XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
egin asmoz; zu (izan) ezik; juntagailuei buruzko gomendioak; data nola adierazi, eta hiru kilo(ta)ko.
Elkarrizketan hauek izan dira partehartzaileak: J. M. Satrustegi, X. Kintana, M. L. Oñederra, Juan Garzia, E. Knô*rr, L Baraiazarra, E. Gerrikagoitia, J. R. Etxebarria, A. Irigoyen, K. Alkorta eta Tx. Peillen.
Arratsaldeko 3.30tan Patxi Altuna izan da hizlari,
Hitzaldian, besteak beste, honako puntu hauek erabili ditu Altuna jaunak: honezkero / dagoeneko; iraun, balio eta beste zenbait aditz; *bost durotan garestitu; *topikoa bihurtu; *hobe esan / hobeto (hobeki) esan, èlkar ondo moldatu, e.a.
Ondoren, jaun hauek parte hartu dute eztabaidan: A. King, A. Eguzkitza, Juan Garzia, J. L. Goikoetxea. K. Garai eta X. Altzibar.
5etan Beñat Oihartzabalek aurkeztu du bere hitzaldia,
Lau izan dira ondoko eztabaidan mintzatu direnak: A. King, A. Eguzkitza, Juan Garzia eta A. Irigoyen.
6.15tan lau txosten irakurri dira:
J. R. Etxebarria izan da geroko eztabaidan parte hartu duen bakarra.
7.30tan, Leioako Eskola Musikan, ekitaldi bat egin da, Udalak Euskaltzaindiaren omenez antolaturikoa.
Lehendabizi, Miguel Angel Ariño alkatea mintzatu da Euskaltzaindiaren lana goraipatzeko.
Ondoren, Udal Euskaltegiko burua den Jon Markaidak ikastetxe honen berri laburra eman du.
Gero, Jose Ignacio Sarria jaunak, Musika Eskolaren zuzendariak, gauza bera egin du bere ardurapeko ikastegiaz.
Mintzaldi honen osagarri, Jose A. Arana Martijak iruzkin batzuk erantsi ditu, musikaren irakaspenaz bereziki, eta Sarria jaunarekin batera egindako lanaren gainean.
Ondoren, Jean Haritschelhar euskaltzainburuak Akademiaren esker ona agertu dio Udalari harrera ekitaldi atsegin honengatik.
Gero, Musika Eskolako sei ikaslek kontzertu bat eskaini dute.
Azkenik, bildutakoak beheko solairura joan dira, ahamen bat jatera.
Goizeko 9.30tan hasi da orobat egungo lana.
Moderatzaileak B. Oihartzabal eta M. Azkarate izan dira.